energia

 

FAQ

Page history last edited by Anonymous 3 yrs ago

Atzera


 

__Frekuentzia handiko galderak__

 

1. Zenbateko lana egin beharko dut?

Ez dago luzapen jakinik. Noski egiten duzu lanak taldekide-kopuruarekin erlazionatuta egon beharko du (zenbat eta lagun gehiago, ordun eta luzeagoa) baina lan kalitatea neurtuta izango da ebaluaziorako ezarri diren irizpideen arabera.

 

2. Zein ebaluazio-irizpide dago?

Orijinaltasuna (ez plagiorik), nabigatzeko erraztasuna (barneko loturak), mosaiko gisako testu egitura, testu grafia eta formatu ezberdinak, erakarritasuna eta agertzea ondoko elementu hauek: mapa ala eskemak, aurkibidea, kanporako loturak, bibliografia eta galdetegia.

Ideia orokor gisa zera jakin beharko duzu: orijinaltasuna, komunikazioa eta zientzia izango dira lan egokien ardatz nagusiak.

 

3. Suspendi dezaket lan hau?

Soil-soilik hiru kasuotan:

  • plagioaren kasuan
  • zentzu gabeko lana burutzen baduzu
  • ez bada ezer aurkezten (ezta segurtasun kopia ere).

 

4. Noizko aurkeztuko dugu?

Maiatzaren 31a izango da azken eguna.

 

5. Nola emango dugu lana?

Ez duzu lana eman beharko. Interneten egongo da "gordeta". Maiatzaren 31ra arte astia duzu nahi duzu beste aldaketa egiteko. Data hori pasata, irakasleak aztertuko ditu lanak eta kalifikazio bana jarriko du.

 

6. Zein izango da nire wikia?

Formulario bidalieta gero, irakasleak bidaliko dizu wiki baten helbidea, erabiliko dituzun erabiltzaile izena eta korreoa baita beharko duzun pasahitza ere.

 

7. Eta nire lana izorratzen bada?

Egunero egin itzazue segurtasunerako kopiak. Edozein istripu izanez gero kopia horiek lanaren balio osoa izango dute.

 

8. Irakasleak lagunduko digu?

Jakina! Saio guztietan informatika gelan lan ere egingo dugu eta une horietan irakaslea lagun izango duzu zure lana aurrera ateratzeko.

 

9. Wikia egiteak esan gura du ez dela beharrezkoa gelara joatea?

Inolaz ere. Gelako jarduera ezinbestekoa duzu wikiaren alde teknikoen gainean orientazioa jasotzeko ez ezik, gaiaz eta eduki kontzeptualez informazioa eta nozio garrantzitsuak hartzeko ere. Ez ahaztu gelara etorri gabe ezin dela ziurtatu ez zure ikaste-prozesua, ezta zure kalifikazio egokia ere.

 

10. Taldekideok nota bera jasoko dugu?

Bai. Printzipioz taldeko lana izanik, kide bakoitzak izango du lanak jasotako nota bera.

 

11. Noiz has gaitezke?

Oraintxe! Mezu hau irakurtzen ari zareneko une honexetan!

Ez utzi azken unerako. Amaieran lan guztiak pilatzen dira eta saiado suertatzen da asmatzea. Beste aldetik zuen lana Interneten dagoenez, irakasleak ikus dezake nolakoa den zure lanaren garapena edozein unetan.

 

 

 


Atzera

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.