energia

 

Zergatik

Page history last edited by Anonymous 3 yrs ago

Atzera


 

Ea zergatik proposatu zaizun wiki bat egitea

lan-taldea1. Lan korporatiboa delako eta mota honetako lanak planteatzen jakitea oso garrantzitsua zaiolako edozein irakasleri. Jarduera hauen bidez ikasleen motibazioa hobetzen dela frogatuta dago. Gainera, taldeko lanean aritzen jakitea balore inportantea da egungo irakaskuntza sisteman.

 

 

2. Teknologia berrietan zure ahalmena martxan jartzen delako. Teknologia berri hauek bereziki, eragiten dute komunikazio-esparruan eta, ondorioz, komunikatzen aritzen den edozein profesionalek trebatuta egon behar du arlo honetan. Arras garrantzitsua da, beste aldetik, irakaslegaiok zuen geroko ikasleei laguntzeko prest egotea atzerapen teknologikoan ez erortzen; hain zuzen ere hezur-mamitzen ari den informazioaren sozietatean jardun ahal izateko.

 

3. Irakaslegai zareten aldetik, wikia tresna didaktiko berri izan dezakezuelako. Jakina da teknologia berriek eragina dutela ikasleriaren motibazio mailan. Hau dela eta, beste erreminta didaktiko gisa har dezakezue.


Atzera

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.